Wordfast
email   password     Lost password?

Kostuak murriztea, kalitatea hobetzea, mugen kontrola

Hainbat profesional zuhur agertzen dira zerbitzu-hornitzaileek “puntako teknologia, kostu-murrizketa handiak, teknologia aurreratueneko adimen linguistikoa, mugarik gabeko eskalabilitatea" eta abar ziurtatzen dituztenean.

Wordfast-ek bestelako harreman-mota bat bultzatu du bere bezeroekin, eta, handinahikeriak alde batera utzita, pixkanaka, bere izen ona zabalduz joan da erabiltzaileen artean.

Dena den, bada bide bat Wordfastek benetan zer eskaintzen duen erakusten duena: www.proz.com itzulpengintza-atari ezaguna. Web gune horretan itzulpengintzaren arloko profesionalek merkatuko OLI tresnak alderatzen dituzte. Ordainpeko web gunea denez, ez dago boto faltsurik. Hala, esan behar da, saldutako lizentzien aldetik, Wordfast bigarrena dela Tradosen ondoren, Wordfast askoz ere geroago merkaturatu arren. Aurrerago egindako balorazio baten arabera (ez dago eskuragarri PROZen), berriz, Wordfast lehenengo agertzen zen kalitateari eta baliabideei dagokienez, bere lehiakide guztiei aurrea hartuta.

Wordfasten bertuteak leku askotan azpimarratzen dira. Horretarako, nahikoa da Google-n begirada bat ematea: artikulu espezializatuak, hitzaldiak, Interneteko foroak eta abar. Dena den, ez dugu geure burua goratuz ibili nahi, eta ez zaituztegu aspertu nahi OLI tresnei buruzko beste web gune batzuetan egin dizkiguten lausenguekin, errespetuz bada ere.

Wordfasten enpresa-izaera zabaltzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus gure web gunean Wordfast lagundutako itzulpengintzaren arloan barneratzeari buruzko atala.

albanian | arabic | armenian | basque | bulgarian | catalan | chinese (simpl) | chinese (trad) | croatian | czech | danish | dutch | english | estonian | german | finnish | french | greek | hebrew | hindi | hungarian | indonesian | italian | japanese | korean | latvian | macedonian | norwegian | polish | portuguese | romanian | russian | serbian | slovak | slovenian | spanish | swedish | thai | tagalog | turkish | ukrainian | vietnamese | my language | (c) 2017, Yves Champollion
Yves Champollion translation localization consultant consulting. en français