email:   password:  

Itzulpen-tresna unibertsala eta irekia

Wordfast Itzulpen-Memoriak kudeatzeko tresna da eta Microsoft Word-ekin erabil daiteke, bai PCn bai Mac-en (ikus zehaztapenak eta plataforma bateragarriak).

Wordfastek formatu garden eta irekiarekin ematen ditu datu guztiak, eta, aldi berean, sistema bateragarria da Trados-ekin eta OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpena) tresna gehienekin. Word, Excel, PowerPoint eta Access fitxategiak ez ezik, dokumentu etiketatu mota asko itzul daitezke Wordfastekin. Halaber, PowerTranslator(tm), Systran(tm), Reverso(tm) eta abarren gisako itzulpen-memoria paketeekin konekta daiteke.

Funtsean itzultzaileentzako tresna izan arren, Wordfast erraz integratzen da itzulpen-enpresen eta erakunde handien lan-fluxuan. Ezaugarri horiek guztiak WordÖ txantiloi trinko bezain sinple batean biltzen dira. Gainera, sare lokal batean edo Interneten bidez parteka daiteke informazioa.

Probarako modua: (ez dago berariazko probarako bertsiorik deskargatzeko). Wordfast doan (lizentziarik gabe) erabil daiteke 110 Kbyte edo 500 IU (itzulpen-unitate) arteko itzulpen-memoriekin. Alegia, Wordfasten doako bertsioa lan labur edo ertainak egiteko erabil daiteke, baliabide guztiak aktibatuta (Tradosen demo-moduak 100 IUko itzulpen-memoria laburra du). Lizentzia erosiz gero, ez dago halako mugarik, eta Wordfast edozein neurritako lanetan erabiltzeko aukera ematen du.

Wordfast bi minututan deskargatzen da, 56 KB/s-ko konexioarekin (fitxategia 590 KB-koa da). Ez ahaztu eskuliburua ere deskargatzea!


Ms-Office, Word, Excel eta PowerPoint Microsoft corp.-en marka erregistratuak dira.
Translator's Workbench Trados corp.-en marka erregistratua da.
Gainerako marka guztiak jabearenak dira.

albanian | arabic | armenian | basque | bulgarian | catalan | chinese (simpl) | chinese (trad) | croatian | czech | danish | dutch | english | estonian | german | finnish | french | greek | hebrew | hindi | hungarian | indonesian | italian | japanese | korean | latvian | macedonian | norwegian | polish | portuguese | romanian | russian | serbian | slovak | slovenian | spanish | swedish | thai | tagalog | turkish | ukrainian | vietnamese | my language | (c) 2016, Yves Champollion
Yves Champollion translation localization consultant consulting. en fran´┐Żais